XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
1.A. - Hiru hitzMAILA: 1
TALDEA: 15etik 25era. Helburuak:
1) Psikopedagogikoak:
Giroa lasaitu. Sormena landu.
2) Hizkuntz alorrekoak:
Hitz batek adiera bat baino gehiago duenean, intonazioak, expresioak, keinuak duten garrantzia azaldu, unean uneko xedearen arabera bakoitzak eman nahi diona alegia. Mimika-lana.
Polisemiari buruzko oharrak.
Guztia leku publiko eta ezagun batetan gertatzen da (taberna, geltokia, ostatua).
Behar bezalako dekoratua moldatuko da: mahaiak, edalontziak, aulkiak etab....
Ikasleak nahi duten eran ibil daitezke eta elkarrekin hitzegin, baina hiru hitz bakar horiek erabiliz, nahi duten intonazioaz, erritmoz, keinuz, besteek ulertzeko moduan.
Bitartean, ariketa honi begira daudenak ohartuko dira zenbateko garrantzia duen intonazioak eta gorputzaren jarrerak.